Politika -

Espainiako Gobernua

'EPPKrengandik askatzen ez diren bitartean, legea aplikatuko zaie'

Espainiako Barne Ministerioak "bete-betean" aplikatuko die Legea ETAko presoei "EPPKrengandik askatzen ez diren bitartean".

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Legea "bete-betean" aplikatuko die Espainiako Gobernuak ETAko presoei "EPPKren presioarengandik askatzen ez diren bitartean", gaur Francisco Martinez Estatuko Segurtasun idazkariak jakitera eman duenez.

 

RNEri eskainitako elkarrizketan, Espainiako segurtasun indarrek presoei bidea “erraztu” dietela azpimarratu du, “abokatuen frontearen” aurka egindako azken operazioei esker.

 

“Jasotzen duten presio horrengandik askatu behar dira; egiten ez badute, eta EPPKren araupen menpe geratzea nahiago badute, legea maila gorenean aplikatuko zaie ETAko presoei”, esan du.

 

Martinezen hitzetan, presoen “etsai nagusia” ETA bera da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Presoak albisteak ETA albisteak