Politika -
Auzitegi Nazionala
Lagun bat atxilotu dute Badalonan jihadismoa goratu eta zabaltzeagatik
Poliziaren arabera, atxilotuak hainbat profil zabaldu zituen sare sozialetan eta, horien bidez, Estatu Islamikoaren ekintzak zabaltzen zituen bere inguruko komunitate musulmanen artean.
Agentziak | Erredakzioa
Gizon bat atxilotu dute gaur goizean Badalonan, DAESH (Estatu Islamikoa, arabieraz) talde jihadistaren aldeko goraipamena, propaganda eta proselitismoa egiteagatik, Barne Ministerioak jakinarazi duenez.
Atxilotuak hainbat profil zabaldu zituen sare sozialetan eta, horien bidez, "DAESH talde terroristaren ekintzak zabaltzen zituen bere inguruko komunitate musulmanen artean".
Polizia Nazionalak Auzitegi Nazionalera eraman du atxilotua -marokoarra- eguerdian. Agenteak La Vernedako polizia-etxetik irten eta Auzitegi Nazionalerantz abiatu dira eta bertan deklaratzekoa da datozen orduotan.
Polizia-ikerketan atzeman zizkioten mezuetan, "ekintzetarako deia" egiten zuen, Barne Ministerioak ohar baten bidez zehaztu duenez.
Atxiloketa Polizia Nazionalak egin du eta, ondoren, miaketa egin dute haren etxebizitzan, Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko 5 zenbakiko Instrukzio Epaitegiko titularrak eta Fiskaltzak koordinatuta.
Operazioak zabalik jarraitzen du.