Politika -

Epaiketak

Estatu espainiarren kontrako 'herri epaiketak' iragarri ditu Askapenak

Auzitegi Nazionalak bost lagun eta lau elkarteren kontra urrian abiatuko duen epaiketa salatu du erakundeak eta, aldi berean, Herriak Libre dinamika aurkeztu du.

Askapenak kontzentrazioa egin du gaur Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan. Argazkia: EiTB
Askapenak kontzentrazioa egin du gaur Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan. Argazkia: EiTB
Askapenaren kontrako epaiketa salatu dute Gasteizen

0:31

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost lagunen eta lau elkarteren kontra Auzitegi Nazionalean urrian egingo den epaiketa salatu du larunbat honetan Askapena erakundeak eta, aldi berean, Herriak Libre dinamika aurkeztu du.

Hala iragarri dute gaur Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan egindako kontzentrazioan.

Auzitegi Nazionalak bost lagun -Walter Wendelin, Gabi Basañez, David Soto, Aritz Ganboa y Unai Vazquez- eta lau elkarte -Askapena, Askapeña, Herriak Aske eta Elkar Truke- epaituko ditu ETArekin harremana dutelakoan. Fiskaltzak seina urteko kartzela zigorra eskatuko du auzipetuentzat eta gainera, aipaturiko lau elkarte horien ilegalizazioa aldarrikatuko du.

Gaurko agerraldian azpimarratu dutenez, estatu espainiarra "ez da nor inor epaitzeko", are gehiago, Espainia epaitu behar dute "herrien kontra izan duen jarrera inperialistagatik". Halaber, Herriak Libre dinamikaren nondik norakoak azaldu dituzte. Hala, estatu espainiarraren kontrako herri epaiketa txikiak irudikatuko dituzte auzoetan, herrietan eta hiriburuetan irailetik aurrera. Ondoren, epai bateratu bat kaleratuko dute eta azkenik urriaren 12an, Hispanitatearen egunean, aurkeztuko dute.

"Udan auzo, herri eta eskualdetan antolatzeko dei egiten dugu irailean kaleak hartzeko, plazak betetzeko eta estatu espainiarra epaitzeko", nabarmendu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteiz