Politika -
Izquierda Unida
Podemosen zerrendan parte hartzeko eskaintza errefusatu du Garzonek
Pablo Iglesiasen eskaintza eskertu du IUko presidentegaiak, baina ezkerreko batasuna “beste era batera eraiki” behar dela uste du.
Agentziak | Erredakzioa
Podemoseko barne-hauteskundeetan parte hartzeko prestatzen ari den zerrendako kide izatea proposatu zion Pablo Iglesiasek Alberto Garzon IUko presidentegaiari. Podemoseko buruzagiaren eskaintza errefusatu du gaur Garzonek.
Pablo Iglesiasen eskaintza eskertu du Garzonek, baina ezkerreko batasuna “beste era batera eraiki” behar dela uste du. Horrela, justifikatu du bere erabakia IUko ordezkariak.
“Ni gogoan izateagatik eskerrak eman nahi dizkiot Pablori, baina erakunde bateko kide naiz. IUko presidentegaia naiz, nire proiektu politikoa da, nire balioak eta printzipioak ezkerrari eta proiektu politiko horri lotuta daude”, argudiatu du.
Nahiz eta eskaintza arbuiatu eta Iglesias aplikatzen ari den zerrenda prozesuarekin ados ez egon, ezkerreko hautagaitza bateratu bat osatzeko lanean jarraituko duela ziurtatu du Garzonek.