Politika -

Atxiloketak

Barne Ministerioaren ustez, operazioa 'oso garrantzitsua' da

Jorge Fernandez Diaz ministroak esan duenez, Guardia Zibilak bi urte baino gehiago eman ditu atxiloketak prestatzen. Frantziako agenteen laguntza ere izan dute prozesu horretan.

Jorge Fernandez Diaz, Espainiako Barne ministroa. Argazkia: EFE.
Jorge Fernandez Diaz, Espainiako Barne ministroa. Argazkia: EFE.
Lau dira jada ETAren kontrako operazioan atxilotutakoak

03:06

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroaren hitzetan, "oso garrantzitsua" izan da astearte arratsaldean Nafarroa Beherean abiatutako operazioa. Ministroaren arabera, Guardia Zibilak bi urte baino gehiago eman ditu atxiloketok prestatzen, Frantziako Segurtasun Zuzendaritzaren eta terrorismoaren kontrako agenteen laguntzarekin.

Azken orduotan atxilotutako lau pertsona horiek kontuan hartuta, 152 pertsona atxilotu dituzte legegintzaldi honetan ETArekin zerikusia dutelakoan.

Fernandez Diazen aburuz, erakunde armatua "koma egoeran dago, eta heriotzaren ziurtagiria bakarrik falta zaion hilotza besterik ez da". Ministroak nabarmendu duenez, Espainiako Gobernua tinko ari da lanean ETA "behin betiko desegiteko, batera edo bestera".

2015ean ETAren kontra egindako polizia-operazioen errepasoa egin du Fernandez Diazek, eta orain dela hilabete Biarritzen egindakoa nabarmendu du: "Armategi garrantzitsu bat desegin genuen, armak entregatzen zituela antzeztu nahi zuen unean". "Operazio hauekin argi utzi dugu ez dugula bitartekaririk behar; Guardia Zibilarekin, Poliziarekin eta Frantziako agenteen laguntzarekin nahikoa eta sobera dugu ETAk izan ditzakeen armategiak desegiteko", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskadi Ta Askatasuna albisteak