Politika -
Nafarroa
PSOEk kaleratu egin ditu Tafallan zituen bi zinegotziak
PSOEren Batzorde Exekutibo Federalak PSNko bi zinegotziak alderditik botatzea erabaki du EH Bilduren udal-gobernuan parte hartzeagatik, ezarritako "irizpideak urratu" dituztelakoan.
agentziak | erredakzioa
PSOEren Batzorde Exekutibo Federalak alderditik bota ditu Tafallan zituen bi zinegotziak, EH Bildu buru duen udalbatzan parte hartzeagatik.
PSNren zuzendaritzak bidalitako informazio espedientea jaso ostean hartu du erabakia Ferrazek.
"Eskualdeko Batzorde Exekutiboak eta Batzorde Exekutibo Federalak ezarritako irizpideak urratzeagatik" jarri zuten abian espedientea, bere garaian PSNk jakitera eman zuenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea