Politika -

Miguel Angel Blanco gogoan

'Abertzaleen nagusitasuna ETAk eragindako izuan oinarrituta dago'

Horrela mintzatu da Arantza Quiroga Euskadiko popularren buruzagia Miguel Angel Blanco PPren Ermuako zinegotzi ohiari egindako omenaldian.

Mari Mar Blanco eta Arantza Quiroga Miguel Angel Blancori egindako omenaldian. Argazkia: EFE
Mari Mar Blanco eta Arantza Quiroga Miguel Angel Blancori egindako omenaldian. Argazkia: EFE
Duela 18 urte bahitu zuen ETAk Miguel Angel Blanco

1:10

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Quiroga Euskadiko popularren presidenteak ohartarazi gaur egun indar abertzaleek duten nagusitasuna ETAk urteetan egindako "garbiketa etnikoa" eta ETAren presioarengatik erbesteratu behar izan dutenen falta dutela oinarri. Halaber, esan du Eusko Jaurlaritzaren "babesa" falta izan dela gaur Miguel Angel Blancori Ermuan egin dioten omenaldian eta "hitzetatik ekintzetara" igarotzeko eskatu dio Urkulluren Gobernuari.

ETAk duela 18 urte bahitu eta hil zuen PPren Ermuako zinegotziari lore eskaintza egin diote gaur haren herrian. Arantza Quirogak azpimarratu du Miguel Angel Blanco gogoratzea "ezinbesteko ariketa" dela euskal gizartearentzat. Gainera, esan du Eusko Jaurlaritzaren babesa faltan sumatu duela eta "hitzetatik ekintzetara" igarotzeko eskatu dio.

Quirogak ohartarazi du gaur egun indar abertzaleek duten nagusitasunaren atzean izuak eragindako "garbiketa etnikoa" eta "ETAren presioagatik erbestera joan behar izan zuten milaka herritarrak" daudela. Are gehiago, azpimarratu du orain ETAren jarraitzaileek eta beste batzuek jasotzen dituztela onurak.

Bestalde, Mari Mar Blanco Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidente eta Miguel Angel Blancoren arrebak azaldu du haren anaiaren hilketarekin hasi zela ETAren amaiera. Gainera, Iñigo Urkullu lehendakaria kritikatu du eta ohartarazi dio dagoeneko ez dutela "hitz politek balio" eta ekintzak aldarrikatu ditu. "Distantziakidetasunean iltzatuta jarraitzen dute", deitoratu du.

Ondoren, Ermuako Udalak lore eskaintza egin dio Miguel Angel Blancori eta bertan izan dira udal talde guztietako ordezkariak, EH Bildukoak salbu. Ekitaldian izan da baita ere Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ermua albisteak Arantza Quiroga bideoak Euskadiko PP