Politika -

Zuzendaritza berria

Andres Herzog UPyDko buruzagi berri aukeratu dute, botoen % 43 jasota

Hautagai ofizialistak 802 boto eskuratu ditu, Irene Lozanok baino 57 gehiago.

Andres Herzog UPyDko buruzagi berria. Argazkia: EFE
Andres Herzog UPyDko buruzagi berria. Argazkia: EFE
Andres Herzog UPyDko buruzagi berria. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andres Herzog izango da aurrerantzean UPyDko buruzagi berria. UPyD alderdiak ezohiko kongresua egin du gaur eta hautagai ofizialistak 802 boto eskuratu ditu (botoen % 43), Irene Lozano hautagaiak baino 57 gehiago (% 40).

'UPyDk batzen gaitu' hautagaitza nagusitu da eta Andres Herzogek Rosa Diezen tokia hartuko du. Halaber, UPyD alderdiaren sortzaile izan zenak agur esan dio buruzagitzari eta, are gehiago, aurrerantzean ez du inolako kargurik izango zuzendaritza berrian.

Herzog UPyDko buru izateaz gain, bozeramaile ere izango da. Halaber, pertsona hauek osatuko dute Andres Herzogen taldea: Gorka Maneiro (bozeramaile ondokoa), Maite Pagazaurtundua (Birsorkuntza Demokratikoa eta Herritarren Parte-Hartzea), Anselo Avendaño (Antolakuntza), Julio Lleonart (Komunikazioa) eta Cristiano Brown (Instituzio Ekintza).

Bestalde, Zuzendaritza berriko kide izango dira Jesus Patiño (Hauteskunde Ekintza), Javier Ordoñez (Ekonomia), Ruben Juan Serna (Hezkuntza eta Kultura), Agueda Arranz (Lurralde Ezarpena), Humberto Rodriguez Solla (Unibertsitatea eta Ikerketa), Jose Francisco Sigüenza (Barne eta Defentsa), Isabel Maria Gonzalez (Afiliatuari eta Jarraitzaileari Arreta) eta Antonio Hernandez (Gizarte Politika, Berdintasuna eta LGBT).

Halaber, zuzendaritzako izango dira baita ere Walter Hugo Scansetti, Eduardo Gomez, Natalia Prieto, Roman San Emeterio, Jose Luis García, Montserrat Tonda eta Agustin Olivares.

Garaipena lortu ondorengo lehen hitzaldian Rosa Diez gogoan izan du eta esan du beregatik dagoela politikagintzan eta ikasi duen guztia berari zor diola. Bestalde, UPyDko buruzagi berriak batasunerako deia egin du "gauza asko daudelako egiteko" eta "arerioak ez daudelako areto honetan". Gainera, eskua luzatu die hauteskunde primarioetan aurkari izan dituenei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
UPyD albisteak