Politika -

Bizkaia

EAJko kargudunen enpresa batek esleipenak jaso dituela salatu du PPk

Kargudun jeltzaleak Alaiki enpresako zuzendariak direla azaldu du Javier Ruizek. Alaikik 15 urtetan bost milioi baino gehiago jaso dituela salatu du Bizkaiko PPren buruzagiak.

Javier Ruiz Bizkaiko PPren idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Javier Ruiz Bizkaiko PPren idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Javier Ruiz Bizkaiko PPren idazkari nagusia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Ruiz Bizkaiko PPren idazkari nagusiak gaur salatu duenez, EAJko kargudunak Alaiki enpresako zuzendariak dira eta konpainia horrek bost milioi baino gehiagoko esleipenak jaso ditu 15 urtetan.

Enpresak kultura zerbitzu ematen dituela azaldu du Ruizek agerraldian. Konpainiak egoitza Urdulizen du. Enpresak EAJren ?babes politikoa? duela salatu du, Bizkaiko ?parasito? ereduaren adibide.

Gotzon Bilbao BBBko kidea Alaikiko administratzailea da. Era berean, Arkaitz Uribe Galdakaoko alkatearen anaia eta Andoni Busquets Basauriko alkatea enpresaren zuzendaritzako kideak dira.

Aurretik ere EAJrekin lotura duten beste kargudun batzuk Alaikiko ordezkariak izan direla gaineratu du Ruizek. PPren hitzetan, jeltzaleek ?enpresa sare bat sortu dute? diru publikoen esleipenaz ?elikatzeko?, eta hau ?icebergaren tontorra? baino ez da.

Ruizen ahotan, 15 urtetan Alaikik bost milioi inguru jaso ditu Bizkaiko erakundeen eskutik, esleipenetan eta diru-laguntzetan. Bizkaiko Foru Aldundiak 1.100.000 euro eman dizkio, eta Bizkaiko udalek hiru milioi eta erdi. Basauriko Udalak 250.000 euro eman zizkion 2001etik 2011era bitartean.

"Enpresaburua eta EAJkoa izatea askoz errazagoa da?

Ruizen hitzetan, ?Bizkaian, enpresaburua eta EAJkoa izatea askoz errazagoa da?; izan ere, ?ez dute arriskurik hartzen bezeroak bermaturik dituztelako alderdiak gobernatutako administrazioen bidez?. ?Gainerako enpresaburuentzako bidegabekeri handia? dela kritikatu du PPko buruzagiak, ?bizirik irauteko eta zabalik mantentzeko borroka egiten ari direlako?.

?Faboritismo politikoaren kasu oso argia? eta ?legezko ustelkeriaren egoera? da; izan ere, arauak EAJko kideak ?laguntzeko eta aberasteko? erabiltzen ari dira, salatu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Basauriko berriak Galdakao Gaurko albisteak Bizkaia