Politika -
Atxiloketak Ortzaizen
Jojo Bidartek Frantziako Poliziaren aurkako salaketa aurkeztu du
Kazetariaren hitzetan, Hiruzpalau metrotik jo zioten pilotakada. Bidartek dio kazetaria zela “jakinik” egin ziola eraso Poliziak, akreditatuta zegoelako.
ETB
Ortzaizen (Ipar Euskal Herria, Nafarroa Beherea) gomazko pilotakadaz zauritutako Jojo Bidart kazetariak Frantziako Poliziaren aurkako salaketa aurkeztu du, ETBk jakitera eman duenez.
Hiruzpalau metrotik jo zioten pilotakada. Bidartek dio kazetaria zela “jakinik” egin ziola eraso Poliziak, akreditatuta zegoelako, grabagailua eta paperak eskuetan, eta aldez aurretik poliziekin hitz egin zuelako.
Euskal Herriko eta nazioarteko 200 bat kazetariren babesa jaso du Bidartek.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea