Politika -
Gasteiz
Urtaranek murrizketak proposatu ditu 21 Zabalgunean
Gasteizko alkateak gastua kontrolatu, dirua udal sozietateetara pasatu eta Udalaren betebeharrak ordaintzeko 15 milioi euroko kreditua eskatu nahi du.
Gorka Urtaran (EAJ) Gasteizko alkateak 21 Zabalgunean murrizketak egitea proposatu du ostiral honetan. Gastua kontrolatzearen eta dirua udal sozietateetara pasatzearen aldeko apustua egin nahi du. Udalarren betebeharrak betetzeko 15 milioi euroko kreditua eskatzea proposatu du.
Iragan astean Gasteizko Udalaren egoera ekonomikoa zein den jakitera eman zen, eta 68 milioi euroko defizita duela agerian geratu zen. Alkateak plan ekonomiko bat aurkeztu du Gasteizko Udalaren kontuak hobetzeko. Aurrezteko aukera bat 21 Zabalgunean murrizketak egitea da.
Urtaranek 15,3 milioi euroko kreditua eskatzea proposatu du. 21 Zabalguneko langileekin hitz egin ostean, gastuak murrizteko neurriak hartuko dira. Langile kopurua murriztu egingo da jubilazioen eta soldata jaitsieren bitartez. Azken neurri honek, 600.000 euro aurreztea eragingo du.