Politika -

Protesta ekitaldia

Molaren eta Sanjurjoren gorpuak Iruñetik ateratzeko eskatu dute

Iruñeko Eroritakoen Monumentuaren aurrean elkarretaratzea egin dute 'Egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak" lelopean.

Molaren eta Sanjurjoren gorpuzkinak Iruñetik ateratzea eskatu dute. Argazkia: EiTB
Molaren eta Sanjurjoren gorpuzkinak Iruñetik ateratzea eskatu dute. Argazkia: EiTB
Molaren eta Sanjurjoren gorpuzkiak bertatik erretiratzeko eskatu dute

08:33

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Eroritakoen Monumentuaren aurrean kontzentrazioa egin dute larunbat honetan bertan lurperatuta dauden Mola eta Sanjurjo kolpistak ateratzea eskatzeko, Mitxoleta Memoria Historikoaren aldeko Nafarroako Herrien Koordinakundeak deituta.

"Egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak" lelopean egin dute elkarretaratzea, eta bertaratu direnek Nafarroako eta Errepublikako banderak eta ikurriña erakutsi dituzte

Halaber, "Mola, Sanjurjo eta gainerako kolpistak, gure hiritik kanpora. Artzapezpikua konplizea" zioen kartel bat eta Mola jeneralaren irudiaren azpian "genozida" zioen beste bat erakutsi dituzte.

Carlos Otxoa Mitxoleta Memoria Historikoaren aldeko Nafarroako Herrien Koordinakundeko bozeramailearen hitzetan, kontzentrazioaren helburua "monumentu honetan frankismoari egiten zaizkion omenaldiengatik haserrea agertu eta zazpi pertsonen gorpuak -tartean Mola eta Sanjurjo kolpistak- oraindik ere kriptan daudela salatzea da".

"Monumentu honetan egiten dena frankismoaren errepresioaren biktimenganako iraina da", nabarmendu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak