Politika -

Hondarribiko ekitaldia

Kolore bakarreko Euskadi nahi izatea leporatu dio Quirogak EAJri

Bestalde, salatu du Nafarroako erabakiak Sabin Etxean hartzen direla eta ez Foru Erkidegoan.

Arantza Quiroga Euskadiko 'popularren' presidentea. Argazkia: EiTB
Arantza Quiroga Euskadiko 'popularren' presidentea. Argazkia: EiTB
'Kolore bakarreko Euskadi bat sortu nahi du EAJk', Quirogaren irudiko

02:01

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Quiroga Euskadiko popularren presidenteak kolore bakarreko Euskadi bat proposatzea eta "pentsamendu bakarra" ezarri nahi izatea leporatu dio EAJri. Halaber, ohartarazi du jeltzaleek igande honetan ongi markatutako bide orri bat taularatu nahi izan nahi dutela: "Ikusi dugu Nafarroaz nola hitz egiten duten, zazpi herrialdeez, eta mahai gainean dagoen proiektu bat nola den".

Hondarribian egindako prentsaurrekoan, EAJk 120. urteurrenaren harira Gernikan egin duen ekitaldia hizpide izan du. Haren hitzetan, jeltzaleek eszenaratze oso garbia egin dute "kolore bakarreko Euskadi proposatuz, euskal herritar sentitzeko beste aukerarik eta modurik ez balego bezala".

Horren aurrean, buruzagi popularrak Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrei dei egin die eta esan die badagoela "euskal herritar sentitzeko beste modu bat" eta hori dela PPk ordezkatzen duen aukera.

Quirogaren esanetan, nazionalismoek kanpoan arerio bat bilatu nahi izaten dute beren proiektua berresteko eta hori da, haren ustez, gaur Gernikan ikusi ahal izan dena.

Halaber, Nafarroako Foru Gobernu berriaz galdetuta Quirogak adierazi du Nafarroako erabakiak Sabin Etxean hartzen direla eta ez Foru Gobernuan.

Maria Jose Beaumont Nafarroako Barne kontseilariaren izendapenari dagokionez, -EH Bilduk proposaturikoa- "probokazio" bat dela salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arantza Quiroga albisteak Euskadiko PP