Politika -

EUSKOBAROMETROA

EAEko herritarren % 30 independentziaren alde daude

Gaur kaleratuko Euskobarometroaren arabera, herritarren % 64 Espainiar Estatuaren barruan jarraitzeko formulen alde agertu dira. Langabeziak herritarren kezka nagusi izaten jarraitzen du.

EAEko herritar gehiagok nahiago dute autonomia indepedentzia baino

1:43

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren % 30ek independentzia lortzeko gogo handia dute, eta  % 55ek gogo gutxi edo batere ez. EAEko herritarren % 64 Espainiar Estatuaren barruan jarraitzeko formulen alde agertu dira. Autonomien ereduaren alde, % 35 agertu dira eta, federalismoaren alde, % 29. Herritarren % 25ek independentziaren aldeko ereduak babestu dituzte. Euskadi independente batean hobeto biziko liratekeela uste dute herritarren % 27k, eta bizi-baldintzak okertu egingo liratekeela irizten diote % 29k.

Udaberriko Euskobarometroak utzitako datuak dira horiek. Francisco Llera EHUko irakasleak zuzenduta, 600 herritar elkarrizketatu ziren maiatzaren 29tik ekainaren 15era.

Besteak beste, autonomia-estatutuaren aldeko jarrera duten herritarren kopurua 11 puntu hazi dela erakutsi du galdeketak; Euskobarometroaren arabera, herritarren % 41ek babesten dute autonomia-estatutua: abertzaleen % 50ek eta ez abertzaleen % 34k.

Estatutuaren ordezko formulei buruz galdetuta, % 22k erantzun dute ez dutela aldaketarik nahi, eta % 26 eskualdatzeko dauden eskumenak EAEren esku utzita konforme leudeke. Herritarren % 28k, berriz, autogobernu gehiago nahi dute.

ETAri, presoei eta biktimei buruz ere galdetu zaie herritarrei. Galdeketaren arabera, ETA erakundea  erabat gaitzesten duen herritar kopurua inoizko handiena da ( % 66).

Bestalde,  langabeziak  eta krisi ekonomikoak kezka nagusi izaten jarraitzen dute 10 herritarretatik 7rentzat.

Buruzagi politikoez duten iritziari buruz galdetuta, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hasier Arraiz Sortuko presidenteak bakarrik gainditu dute herritarren azterketa, 5,1 punturekin. Duela sei hilabeteko inkestan Pablo Iglesias Podemoseko buruak bakarrik gainditu zuen baina, oraingoan, 4,9 puntu bakarrik eman dizkiote.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU