Politika -

Sao Pauloko foroa

Mexikon sartzea galarazi diete Floren Aoizi eta Asier Altunari

Ezkerreko alderdiek Sao Paulon egitekoa duten foroan parte hartu behar zuten, baina Mexikoko agintariek Euskal Herrira itzularazi dituzte.

Floren Aoiz. Artxiboko irudia: EiTB
Floren Aoiz. Artxiboko irudia: EiTB
Mexikon sartzea galarazi diete Floren Aoizi eta Asier Altunari

0:55

O.A. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mexikoko agintariek herrialdean sartzea galarazi diete Floren Aoizi eta Asier Altunari, hurrenez hurren, Iratzar Fundazioko eta Sortuko Ameriketako ordezkariei. Ezkerreko alderdiek eta taldeek uztailaren 29tik abuztuaren 1era Mexiko hirian egitekoa duten Sao Pauloko XXI. Foroan parte behar zuten.

Agintariek Mexikoko aireportuan atxiki eta itzularazi egin dituzte inolako agiririk erakutsi eta azalpenik eman gabe.

Asier Altunak Euskadi Irratiari esandakoaren arabera, Mexikoko aduanan geldiarazi zituzten, ez zieten sartzen utzi eta hurrengo hegazkinean itzularazi zituzten. "Hori guztia legez kanpokoa da, izan ere, ez dizkigute arrazoiak jakinarazi", gaineratu du. Dena den, ez du uste ezker abertzalearen edota Sorturen kontrako erasoa izan denik; hori baino, Sao Pauloko foroa oztopatzeko nahia ikusten du.

Floren Aoiz eta Asier Altuna Euskal Herrian dira dagoeneko eta datozen orduetan Madrilen dagoen Mexikoko enbaxadarekin harremanetan jarriko dira gertatutako kontatu eta haserrea adierazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sortu Mexiko bideoak