Politika -
Eusko Jaurlaritza
EAEko legeak lantzeko prozesuetan parte ahal izango dute herritarrek
Testu arauemaileei alegazioak egin nahi dizkion edozeinek, Eusko Jaurlaritzako webgune ofizialean, Egoitza Elektronikoa atalean, egin ahal izango ditu: www.euskadi.eus.
AGENTZIAK | EITB.EUS
Eusko Jaurlaritzak kanal berri bat abiarazi du, herritarrei lege, dekretu, agindu eta proiektuetan online parte hartzeko aukera emateko. Testu arauemaileei alegazioak egin nahi dizkion edozeinek, Eusko Jaurlaritzako webgune ofizialean, Egoitza Elektronikoa atalean, egin ahal izango ditu: www.euskadi.eus
Xedapen arauemaile bati alegazioak egiteko epea zabaltzen denean, hala ohartaraziko du Jarlaritzak Egoitza Elektronikoko Iragarki Oholean.
Horretarako, erabiltzaileak nahikoa izango du identifikatzea, inprimakiko datuak betetzea, nahi duen informazioa eranstea, alegazioa sinatzea eta bidaltzea. Amaitzean, dokumentu bat sortuko da, pdf formatuan, eta erabiltzaileak hori inprimatzeko aukera izango du.
Norbaitek alegazio bat edo gehiago aurkezten dituen bakoitzean, arau berria izapidetzen duen Eusko Jaurlaritzako Sailari ohartaraziko zaio. Une horretatik aurrera, espediente bat gehituko da izapidetze-espediente ofizialean, eta alegazioak egiten dituenak online jarraipena egin diezaioke, Egoitza Elektronikoko Nire Kudeaketak atalaren bitartez.