Politika -
ETA-ko kidea
27 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Auzitegi Gorenak 'Fanecas'i
Auzitegi Nazionalak Jose Lorenzo Aiestarani ezarritako zigorra baieztatu du Gorenak Eugenio Lazaro Gasteizko Udaltzaingoaren buruzagia 1980an hiltzeagatik.
Agentziak | Erredakzioa
27 urteko kartzela-zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak Jose Lorenzo Aiestaran Legorburu Fanecas ETAko kideari, Eugenio Lazaro Valle Gasteizko Udaltzaingoaren buruzagia hiltzeagatik. Auzitegi Gorenak zigorra baieztatu du gaur. Hilketa 1980ko apirilean gertatu zen.
Atentatuaren tokian pistola baten bala-zorroa jaso zuten. 1980ko urriaren 4an, Agurainen (Araba), txirrindulari lasterketa batean hiru guardia zibil tirokatu eta hil zituzten. Eraso horretan pistola berdina erabili zuen ETAk.
Auzitegi Nazionalak 81 urteko kartzela-zigorra ezarri zion Aiestarani azken eraso horregatik. Auzitegi Gorenak zigorra baieztatu zuen iragan astean.
Aiestaran 2010ean atxilotu zuten, Frantzian. 80ko hamarkadan hamar bat hilketa egin izana leporatzen diote. ETAko Araba taldeko kide izan zen 1978tik 1980ra arte, Ignacio Arakama Mendiarekin eta beste pertsona batekin batera.