Politika -
Parisen epaitu zuten
Aske utzi dute Juan Angel Otxoantesana presoa, 13 urteren ostean
Otxoantesana 2002an atxilotu zuten Biarritz eta Angelo Lapurdiko herriak lotzen dituen errepidean; horrezkero, espetxean izan da.
Agentziak | Erredakzioa
Juan Angel Otxoantesana Badiola ETAko presoa aske utzi dute gaur, larunbata, 2006an Parisko Zigor Auzitegiak ezarritako 13 urteko zigorra beteta.
Otxoantesana 'Kirru' 2002an atxilotu zuten Biarritz eta Angelo Lapurdiko herriak lotzen dituen errepidean. 2006an 13 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, dirua zuritzea leporatuta.
Etxerat euskal preso eta iheslarien senideen elkarteak Twitter bidez zabaldu duenez, Otxoantesana aske geratu da 13 urtez presondegian izan eta gero.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea