Politika -

madril

PSOEren Lurralde Batzordea 'GEO'en antzera aritzen da, dio Carmonak

Madrileko alkategai ohi eta zinegotziak ohartarazi duenez, alderdiak "garesti" ordainduko du Madrileko Batzordeko bozeramale kargutik kentzea.

Carmona atzo, prentsaurreko batean. Irudia: EFE
Carmona atzo, prentsaurreko batean. Irudia: EFE
Carmona atzo, prentsaurreko batean. Irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Miguel Carmona PSOEren Madrileko zinegotziak adierazi duenez, alderdiak "garesti" ordainduko du Madrileko Batzordeko bozeramale kargutik kentzea eta Lurralde Batzordea 'GEO'en antzera aritzen da.

Cadena Ser irratiari egindako adierazpenetan, Europa Pressen arabera, Lurralde Batzordea 'GEO'en moduan jarduten da, nahi izan duelako zinegotzi eta bozeramale kargurako "demokratikoki hautatutako" pertsona bat Senatura bidaltzea.

Puntu horretan, Carmonak ziurtatu egin du Madrilgo federazioak Lurralde Batzordearen gainean agintzen duela eta zabaldutako krisia 'garesti" ordainduko duela alderdiak. Zenbateraino garesti izango den galdetu diote kazetariek eta berak erantzun du hiritarrek erabakiko dutela.

Orain arte PSOEren bozeramale izandakoak "deia" egin die militanteei irailetik aurrera antola daitezen, "barne zatiketa" izateko arriskua ekiditeko eta alderdia hartzen ari den noranzkoa aldatzeko.

Carmonaren esanetan, Sara Hernandezek gidatzen duen Lurralde Batzordeak militanteen bozen % 55 jaso zuen azken Batzarrean eta, orain, gainerako % 45 alde batera utzi nahi izatea leporatu dio Carmonak.

Gainera, penagarritzat jo du Joan Segovia PSOE-Mren Idazkaritza Nagusirako prozesuan Hernandezen arerioa bultzatzea eta, era berean, parlamentariak -laguntzat aurkeztu du- aldaketa sakonak egin nahi dituela adierazi du. "Baina hemen Zuzendaritza Federalak agintzen du", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi Sozialista Alderdi politikoak albisteak