Itxi

Politika

Hauteskundeak katalunian

I27a 'bidezko defentsa' keinua da Estatuaren aurrean, esan du Masek

Agentziak | Erredakzioa

Masen iritzian, Konstituzionalak eta Gobernu zentralak kalezuloan ipini dute Katalunia. Gainera, esan du, egun horretan, "Katalanek Katalunia independentea nahi duten erabakiko" dutela.

1:18

Artur Mas Generalitateko presidenteak esan duenez, hauteskundeak deitzea irailaren 27an bidezko defentsa keinua da Gobernu zentralaren eta bestelako erakundeen "eraso sistematikoen" aurrean. Gainera, ukatu egin du biktima gisa aurkezten direnik gauzak aldatzeko lanean ari dira eta.

Legealdia bukatu osteko prentsaurreko batean, Masek azaldu du deialdia ez dela soilik Gobernu zentralaren ezezkoaren (eztabaidatzeko eta adostutako irtenbide bat bilatzeko) ondorio, baizik eta "bidezko defentsa keinua, herritarrek nahi izanez gero, Kataluniak dagokiona izan dezan".

"Sistematikoki eraso egiten dizutenean, bidezko defentsarako eskubidea daukazu", esan du Kataluniako presidenteak. Gainera, Auzitegi Konstituzionalari eta Mariano Rajoyren Gobernuari Konstituzio mailako ituna haustea leporatu die, autonomia eta autogobernu kontzeptuen kontra eginda.

Era berean, Masen iritzian, Auzitegi Konstituzionalak eta Gobernu zentralak kalezuloan ipini dute Katalunia eta, halaber, kritikatu egin du eskumenak murriztea krisi garaian egin izana, Generalitateak baliabide gehiago behar zituelako herritarren beharrak ase ahal izateko, enplegua sortuz eta politika sozialak ezarriz.

I27 boza guztiek modu berean errespetatu behar direla azpimarratu eta plebiszitutzat hartu nahi ez dituenik dagoela esan eta gero,  Masek azpimarratu egin du ohiko hauteskundeak badira ere, "denok jakin, badakitela, zenbaketak izaera hori izango duela". Horren ildotik, adierazi du Junts pel si-k eta CUP-ek 68 diputatu lortu behar dituztela, gutxienez, gehiengo osoa, alegia.

Bestalde, Masek ziurtatu duenez, irailaren 27ko hauteskundeen helburua da katalanek A9ko kontsultaren galderari erantzuna eman ahal izatea, "Katalunia Estatu izatea" nahi duten eta "Estatua independentea" izatea nahi ote duten adierazteko.

Generalitatearen Jauregian egindako agerraldi batean, I27ko hauteskundeen deialdia sinatu eta Gobernu kataluniarraren ohiko batzarrean izan eta gero, Masek esan du "Katalunian politika berri bat jaiotzeko" zorian da.

"Ez dugu Estatua nahi, edukitzearren, historian izena egiteko edo A9an eman ez genuen erantzuna emateko. Estatu bat nahi dugu Katalunia herrialde hobeagoa izan dadin, jendeak boza eman dezan, aldekoa edo kontrakoa, eta hobeto bizi daitezen", esan du.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena