Politika -

Segurtasuna

Segurtasun Saila EAEko komunitate musulmanarekin bildu ohi da

Helburua da "pertsona erradikal islamistek izan lezaketen arriskua gutxitzea".

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak bilerak egin ohi ditu iaztik Euskal Bilgune Islamiarra (EBI) elkartearekin, EAEko komunitate musulmanaren gehiengoa ordezkatzen duelako.

Helburua da "pertsona erradikal islamistek izan lezaketen arriskua gutxitzea" eta segurtasuna"indartzea", "kulturen eta erlijioen arteko bizikidetza sustatzeko".

Estefanía Beltran de Heredia sailburuaren Sailak agiri batean azaldu duenez, iaz hasi ziren bilerak egiten, baina orain eman dute ezagutzera, “gizarteak jakin nahi baitu zeintzuk diren segurtasun neurriak”.

Hori helburu, Ertzaintzak islamismo erradikalari aurre egiteko plan estrategikoa egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Euskal Autonomia Erkidegoa