Politika -

Gurtel auzia

Baqueiran, oporretan, 13 egun igarotzeko baimena eman diote Barcenasi

Horrela, astero bete beharreko dokumentazioa Viellako epaitegietan sinatu ahal izango du PPko altxorzain ohiak. Viellako epaitegiak bere etxetik kilometro gutxira daude.

Luis Barcenas PPko diuzain ohia Viellan (Lleida). Artxiboko irudia: EiTB
Luis Barcenas PPko diuzain ohia Viellan (Lleida). Artxiboko irudia: EiTB
Luis Barcenas PPko diuzain ohia Viellan (Lleida). Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baqueira Bereteko (Lleida) eski-estazioan duen etxean 13 egun oporretan igarotzeko baimena eman dio Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epaileak Luis Barcenas Alderdi Popularreko (PP) diruzain ohiari, iturri juridikoek jakitera eman dutenez.

Horrela, astero bete beharreko dokumentazioa Viellako epaitegietan sinatu ahal izango du PPko altxorzain ohiak. Viellako epaitegiak bere etxetik kilometro gutxira daude. Baimena ‘Gurtel auzi’aren markoan eman zion iragan astean Argibideetako Epaitegiak.

Honenbestez, datorren astelehenean Viellako epaitegietan agertu beharko du Barcenasek, iragan otsailean egin bezala. Orduan Pablo Ruz epaileak 11 eguneko baimena eman zion PPko altxorzain ohiari oporretan joateko.

‘B kutxa’rekin ordainduta

Ikerketaren arabera, Baqueiran duen etxea PPren ‘B kutxa’ko diruarekin ordaindu zuen Barcenasek, behintzat zati bat.

Konkretuki, etxebizitzaren epe batzuk ordaintzeko Barcenasek diru beltza (149.000 euro) erabili zuela uste zuen Ruzek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Luis Barcenas auzia