Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Salanueva (UPN): 'Ikurrina inposizioa da'
Alderdi erregionalista zuzentzeko hautagairen aburuz, "interes independentistak baino ez ditu ordezkatzen" eta "nafarren askatasunari eragiten dio".
Agentziak | Erredakzioa
Amelia Salanueva UPNko senatari eta alderdi erregionalista zuzentzeko hautagaiaren esanetan, ikurrina Nafarroako eraikin ofizialetako balkoietan jartzea "inposizioa" da, "interes independentistak" baino ez baititu ordezkatzen.
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean, Uxue Barkosek zuzentzen duen gobernu berriari buruz ere galdetu diote. Bertan esan duenez, "kezkaz" hartu du izendapena, eta "gobernu berriak ematen dituen urrats guztiak gertutik jarraituko ditugu", ohartarazi du.
Ikurrinaren auzia hizpide, gogor mintzatu da Salanueva. "Legea urratzeaz gain, inposizioa da; ez du inolako zentzurik, eta nafarren askatasunari eragiten dio", adierazi du
UPNko buruzagiaren aburuz, "interes independentistak baino ez ditu ordezkatzen, ez nafar gizartearen zati batek duen sentimendu euskaltzalea. Sentimendu horrek badu isla gure armarrian eta kateetan".