Politika -

Valentzia

Valentziako Parlamentuko buruaren alaba atxilotuta, droga izateagatik

Poliziak 7 gramo anfetamina atzeman zizkion eta, osasun publikoaren kontrako delitua egotzita, atxilotu egin zuen. Enric Morerak bizitza pribatua eta publikoa bereizteko eskatu du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak Enric Morera Valentziako Parlamentuko presidentearen alaba atxilotu zuen asteazken gauean 7 gramo anfetamina izateagatik. Antza denez, Benicassimgo Rototom jaialdira zihoala errepideko kontrol batean gelditu zuten.

Osasun publikoaren kontrako delitua egotzi diote -droga trafikoa-; izan ere, gramo bateko zazpi anfetamina poltsa atzeman zizkioten.

Enric Morera "arduratuta" agertu da gertaturikoagatik eta drogen kontsumoaren kontrako bere jarrera nabarmendu du. Moreraren esanetan, haren alaba beste lagun batzuekin batera Rototom jaialdira zihoan eta atzemandako sustantzia kontsumo pertsonalerako zela gaineratu du.

Gertaturikoa "akats larria" dela azpimarratu ondoren, gazteak egindakoagatik erantzun beharko duela eta bere erantzukizuna bere gain hartu beharko duela nabarmendu du.

Hala eta guztiz ere, bizitza publikoa eta pribatua bereizteko eskatu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea