Politika -

Ekitaldien debekuen inguruan

Jaia eta aldarrikapena beti joan dira eskutik lotuta, Sorturen aburuz

Halaber, "inposaketen gainetik", jaiak eta aldarrikapena uztartzen jarraitzeko deia luzatu du.

Hasier Arraiz Sortuko presidentea. Argazkia: EiTB
Hasier Arraiz Sortuko presidentea. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ohar baten bidez Sortuk ezagutzera eman duenez, "jaiak izan dira beti aldarrikapenak egiteko lekua". Hori dela eta, "inposaketen gainetik", jaiak eta aldarrikapena uztartzen jarraitzeko deia egin die herritarrei.

Euskal Herriko hainbat festetan presoen alde egindako zenbait ekitaldi debekatzeko Carlos Urquijok eta "zenbait elkarte ultraeskuindarrek", besteak beste, abiatutako ekintzak aipatu ditu Sortuk.  "Esku-hartze larria ematen ari da jai ezberdinetan helburu bakartzat proiektu politiko espainiarra inposatzea dutenen eskutik", salatu nahi izan du alderdi horrek.

Gaur Arazurin (Nafarroa) egitekoa ziren 'pintxo poteo' bat debekatu zuen atzo bertan Auzitegi Nazionalean guardian zegoen epaile batek, presoen aldeko jarduera zenez, terrorismoa goratuko zuelakoan.

"Indar errepresiboek hainbat ekimen debekatu dituzte, hala nola, txokolatadak, desfileak, txupinazioak, brindisak edo poteoak", adierazi du, "eta debeku hauek eskubide zibil eta politikoen urraketa larriak dira, mehatxuaren bidez hainbat aldarrikapen isilarazteko helburua baitute".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Sortu Presoak albisteak