Politika -

URTE POLITIKO BERRIA

Rajoyk Merkelekin bilduta ekingo dio urte politiko berriari

Alemanian bilduko dira bi agintariok. Bihar egingo dute agerraldia hedabideen aurrean. Ostiralean, berriz, David Cameronekin bilduko da Espainiako presidentea.

Rajoy eta Merkel,aurreko bilera batean. EFE.
Rajoy eta Merkel,aurreko bilera batean. EFE.
Rajoy eta Merkel,aurreko bilera batean. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udako oporraldiaren ostean, Mariano Rajoy Espainiako presidenteak gaur ekingo dio urte politiko berriari, Alemanian. Angela Merkel Alemaniako kantzilerrarekin du lehendabiziko hitzordua, gaur, 16:30ean.

Meseberg jauregian hartuko du Alemaniako agintariak Rajoy. Arratsaldean, Huwenow lakura joango dira, eta, ondoren, afari ofiziala eskainiko du kantzilerrak. Bihar goizean, lan-gosariaren ondotik, hedabideen aurrean agertuko dira biak, elkarrekin hitz egindakoen berri emateko.

Bihar, Alemaniako eta Espainiako enpresarien arteko goi-bilera ixteko ekitaldian hartuko du parte Espainiako presidenteak.

Asteazkenean, berriz, hiru presidente autonomiko hartuko ditu Moncloan; Francina Armengol Balearretako presidentea, Pedro Antonio Sanchez Murtziako Eskualdekoa eta Fernando Clavijo Kanarietakoa.

Ostiralean, bestalde, Ministroen Kontseiluaren ondoren, David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroari egingo dio harrera ofiziala Rajoyk, Moncloan. Egun horretan bertan, prentsaren aurrean agertuko dira biak, bileraren ingurukoak azaltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mariano Rajoy David Cameron argazkiak