Politika -

Katalunia

Masek Catdem eta CDCren miaketez hitz egingo du Parlamentuan

Artur Mas presidenteak CatDem fundazioa eta CDC alderdiaren miaketen inguruan hitz egingo du asteazkeneko Kataluniako Parlamentuko agerraldian, taldeek galdetuz gero.

Artur Mas.
Artur Mas.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josep Rull CDCko koordinatzaile orokorrak adierazi duenez Artur Mas Generalitateko presidenteak azalpenak emango ditu Catdem eta CDCren egoitzen miaketen harira, parlamentuko taldeek gaiaren inguruan galdetzen baldin badiote.

PP, C’s, PSC eta ICV-EUiAk miaketen inguruan azalpenak emateko eskatu diote Kataluniako presidenteari, eta CDCk hala egingo duela esan du.

PSC eta ICVk gai zerrenda aldatzeko eskatu dute, bertan, puntu berri bat sartzeko. Alderdi hauen iritziz, Kataluniako Gobernuak azalpenak eman behar ditu azken ekintza judizialak eta CatDem fundazioa eta CDCren legez kanpoko finantziazioa baldin badago argitzeko.

Ines Arrimadas Generalitateko Presidentziarako Ciutadanseko hautagaiak jakitera eman duenez, bere talde parlamentarioak Masen agerraldiaren 'hedatzea' eskatuko du 'Masek katalanen aurrean aurpegia eman dezan'.

Bere aldetik, Kataluniako PPk ere Artur Masek azalpenak eman ditzan eskatu du. C’s alderdiko hautagaiak txalotu egin du PPk bere jarrera aldatu izana. Izan ere, hasiera batean, Alderdi Popularreko taldea ez zen agerraldira joatekoa, baina CDC eta Catdemeko miaketaren ostean azalpenak eskatuko ditu.

Arrimadasek kritikatu du Artur Masek 'mitin' bat ematera zihoala ganberara, baina ostiralean gertatutakoaren ondorioz planak 'bere kontrara' jarri direla uste du.

C’sko bi mekanismo erabiliko ditu Masek ganberan azalpenak eman ditzan: gai zerrendaren aldaketa eta presidentearen agerraldi esplizitua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia