Politika -

Polizia-operazioa

Ertzaintzak Aitor Fernandez eta Aingeru Cardaño atxilotu ditu Bizkaian

Auzitegi Nazionalak kale indarkeria leporatuta jarri zien zigorra betetzeko atxilotu dituzte.

Bi atxilotuak, orain dela gutxi egindako agerraldi batean. Irudia: EiTB
Bi atxilotuak, orain dela gutxi egindako agerraldi batean. Irudia: EiTB
Bi atxilotuak, orain dela gutxi egindako agerraldi batean. Irudia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak Aitor Fernandez eta Aingeru Cardaño atxilotu ditu gaur Bilbon eta Munitibarren, Auzitegi Nazionalak kale indarkeria leporatuta jarri zion zigorra bete dezaten, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Aitor Fernandezek eta Aingeru Cardañok iragarri zuten ez zutela zigorra betetzeko asmorik, eta Ertzaintzak atxilotu egin ditu.

2001ean kutxazainen kontrako erasoak egitea egozten diote lehenengoari, eta 2002an Bilbon autobus bat erretzea bigarrenari. Abuztuaren 19an, baina, prentsaurrekoa eman zuten, espetxera joateko asmorik ez zutela iragartzeko.

Kartzelan sartzeko epea amaituta, Ertzaintzak epailearen agindua bete eta Fernandez eta Cardaño atxilotzera joan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Ertzaintza