Politika -

18/98 sumarioa

Jose Luis Elkoro aske geratu da

2009an sartu zuten espetxean, 'Egin' egunkariaren auziaren baitan. Azken bost urteotan tresna telematiko bat izan du orkatilan, kontrolpean egoteko. Gaur arratsaldean kendu diote.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Elkoro ezker abertzaleko buruzagi historikoa aske geratu da. Berez, ostegun honetan utzi behar zuten libre, baina ustekabean Martuteneko espetxetik deia jaso du berehala bertaratzeko eta orkatilan zeraman tresna telematikoa kentzeko. Hori horrela, aske dago arratsaldetik.

Elkoro 2009an sartu zuten kartzelan, Egin egunkaria argitaratzen zuen Orain SA enpresako arduraduna zela leporatuta. 2010etik espetxealdi arinduan izan da, kontrol neurri gisa, orkatilan gailu telematiko bat jarrita.

18/98 sumarioan zigortutako beste hiru lagun geratzen dira espetxean: Jexux Mari Zalakain, Javier Salutregi eta Carlos Trenor. Zalakain eta Salutregi irailaren 20an eta urriaren 20an aterako dira kartzelatik, hurrenez hurren. Trenorrek, berriz, beste bi urte igaro beharko ditu preso.

Ostiral arratsalderako, Elkororen herrian, Bergaran, ekitaldi irekia deitu dute. Ezker abertzaleko pertsona ezagunek parte hartuko dute, eta Arnaldo Otegiren gutuna irakurriko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak