Politika -

Durangon

Arraiz: 'Estatu espainiarretik irtetea higiene demokratiko kontua da'

PPk eta PSOEk Kataluniako prozesuaren aurrean izan duten jarrera gogor kritikatu du Sortuko presidenteak.

Hasier Arraiz Sortuko presidentea. Argazkia: EiTB
Hasier Arraiz Sortuko presidentea. Argazkia: EiTB
'Espainiako Estatutik alde egitea higiene demokratikoko kontua da'

0:43

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu espainiarretik irtetea higiene demokratiko kontua dela azpimarratu du Hasier Arraiz Sortuko presidenteak eta ezker abertzalea estrategia independentista zehazten ari dela gaineratu du.

Arraizek Sortuk Durangon antolatutako udako ikastaroen amaieran hitz egin du, eta independentzia lortzeko estrategia "birmoldatzea" eta "indartzea" proposatu du.

Sortuko presidentearen hitzetan, "katalanek beren etorkizun politikoa erabaki dezaten beharrezkoa da Euskal Herrian ere eskubide horren defentsaren inguruan antolatzea" eta baita euskal herritarrek prozesu eratzailea abian jartzea ere.

Ildo horretan, zera aldarrikatu du: "gure askatasunerako bidea irekita katalanen askatasunerako ateak zabalduko ditugu".

Bestalde, PP eta PSOE gogor kritikatu ditu Kataluniako prozesuaren aurrean izaten ari diren jarrerarengatik. Arraizen esanetan, a"lderdi politiko gisa jarduteari utzi eta Estatu aparatuko parte gisa jarduteari ekin diote" eta horren lekuko dira, haren ustez, Mariano Rajoyk eta Felipe Gonzalezek Kataluniako prozesuaren aurka egindako kritikak.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sorturen azken albisteak Hasier Arraiz albisteak Durango argazkiak