Politika -

Katalunia

Bartzelona ez da Independentziaren aldeko Udalerrien elkartean izango

Ada Colauren Barcelona en Comu plataformako 11 zinegotziek eta Unio alderdiko batek zuri bozkatu dute, eta, horrela, ez da erabakia hartzeko behar zen gehiengo osoa lortu.

Barcelona en Comu taldeko 11 zinegotziek zuri bozkatu dute. Argazkia: EiTB
Bartzelona, Independentziaren aldeko Udalerrien elkartetik kanpo

00:50

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelona Independentziaren aldeko Udalerrien elkartetik kanpo geratu da astelehen honetan. Elkarte honetara batzeko aparteko osoko bilkura egin dute hiriburuan, eta bozketan ez da lortu behar zen gehiengo osoa, Barcelona en Comu taldeko 11 zinegotziek eta Sonia Recasans Unio alderdiko zinegotziak zuri bozkatu baitute.

Baiezkoaren alde egin dute CDCko 9 kideek, ERCko bostek eta CUPeko hirurek (17 boto, guztira). Ciutadansek (bost ordezkari), PSCk (lau) eta PPk (hiru), ordea, kontra bozkatu dute. Barcelona en Comu plataformako 11 zinegotziek eta Sonia Recasans Unio alderdiko ordezkariak, esan bezala, boto zuria eman dute.

Elkartean sartzeko erabakia gehiengo osoz hartzea eskatu die elkarteak udalerriei. Bartzelonaren kasuan, bada, 21 ordezkarik egin behar zuten bat egitearen alde, baina proposamenak aldeko 17 boto baino ez ditu lortu.

Irailaren 27tik aurrera, berriro aztergai

Bozketaren ondotik egindako adierazpenetan, irailaren 27ko hauteskundeen ondotik eztabaida "lasaiago" berhartzeko konpromisoa hartu du Ada Colau alkateak.

Jaume Asens alkateordeak nabarmendu duenez, BComuk herritarrei galdetuta ezarriko du independentziarekiko bere jarrera, eta gaurko eztabaida horren ingurukoa ez zela azpimarratu du. Asensen aburuz, Independentziaren aldeko Udalerrien elkartea "elkarte kontserbadorea da, ez da errepublikazalea eta ez ditu helburu sozialak lehenesten".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona bideoak Kataluniaren independentzia