Politika -

Jaialdia

Berri Txarraken kontzertu bat debekatzea eskatu du Zaragozako PPk

"Terrorismoa goraipatzea eta ETAko presoei babesa ematea" egotzi diete. Gainera, irailaren 25ean eskaini behar duten kontzertua bertan behera uzteko eskatu dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk Pedro Santisteve Zaragozako alkateari eskatu dio Berri Txarraken kontzertua bertan behera uzteko. Irailaren 25ean izatekoa da talde nafarra Zaragozako Auditorioan. Alderdi Popularraren ustez, taldeak "terrorismoa goraipatzen du eta ETAko presoei babesa ematen die".

Jorge Azcon PPren bozeramaileak agiri batean eskatu dio Zaragozako gobernuari talde horren emanaldia bertan behera uzteko. NATOk Zaragozan egingo dituen maniobren aurkako kontzertu erraldoian parte hartuko du banda nafarrak. Azconen arabera, "terrorismoaren biktimek salatu dute Berri Txarrak, ETAko presoen aldeko kantuengatik eta terrorismoa goraipatzeagatik".

Santisteveri "zuzen aritzea" eskatu diote eta "argi eta garbi" emanaldiarekin distantzia gordetzea. Horrela, Berri Txarrakek Zaragozako Auditorioan eskainiko duen emanaldia bertan behera uztea eskatu dute. "Ez litzateke horrelako curriculum negargarria duten taldeei espazio publikoa utzi behar", gaineratu dute. Azconen arabera, hiriko gobernuak ezin du kontzertuaren "berme eta babes" izan. Horrez gain, "zero tolerantzia" izango dutela esan du, "terrorismoaren indarra urte askotan pairatu" duelako Zaragozak.

Ikerketa abiaraztea eskatu du PPk, kontzertuaren antolatzaileak nortzuk diren argitzeko, auditorioa uztea eskatu zutenak eta lagapena aurrera eramateko baldintzak betetzen dituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Alderdi Popularra Berri Txarrak argazkiak Alderdi politikoak albisteak Eguneko albisteak