Politika -
Bilera
Le Vert epaileak Auzitegi Nazionala bisitatuko du astearte honetan
Frantziar epailea Fiskaltzarekin eta epaileren batekin batzartuko da, ETAren aurkako borroka hizpide.
AGENTZIAk | ERREDAKZIOA
Laurence Le Vert epaile frantziarra Espainiako Auzitegi Nazionalera joango da astearte honetan, Fiskaltzarekin biltzeko, ETA hizpide, EFE agentziak zabaldu duenez.
Fiskaltzarekin ez ezik, epaileren batekin ere bildu asmo du Le Vertek.
Batik bat, ETA eta bi estatuen arteko lankidetza izango da bileren ildo nagusia.
Le Vertek hainbat hamarkada daramatza ETAren aurka lan egiten, eta Espainiaren eta Frantziaren arteko lankidetzaren ikurra da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea