Politika -
Astearte honetan
Zinexit Erakusketak Joaquin Oristrell zuzendaria ekarriko du Bilbora
Elkarbizitzaranzko 6. Zine Erakusketak "Zinexit Topaketak" sekzioa inauguratuko du astearte honetan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Zinexit Elkarbizitzaranzko 6. Zine Erakusketak Joaquin Oristrell eta Nur Levi aktorea ekarriko ditu astearte honetan Bilbora.
Ekimenak atal bat estreinatuko du aurten, "Zinexit Topaketak" izenekoa. Horretan, film baten egileak eta protagonistek eztabaida egingo dute ikus-entzuleekin. Aurten, "Hablar" filma emango dute, eta Joaquin Oristrell lan horren zuzendaria eta Nur Levi aktorea bertaratuko dira Bilbora.
Filma 19:30ean emango dute, Azkuna Zentroaren Golem zinema-aretoetan. Oristrellek eta Levik aurkezpena egingo dute, eta, horren ostean, solasaldia egingo dute ikus-entzuleekin.
Sarrera doakoa izango da, leku guztiak bete arte. Ekitaldia Iban Garate aktoreak aurkeztuko du.
Zinexit Erakusketa urriaren 26tik 29ra egingo dute, Bilboko Azkuna Zentroan, gizakien oinarrizko eskubideetan eta duintasunaren errespetuan oinarritutako bizikidetza sustatzea helburu.