Politika -
Katalunia
Ika-mika banderengatik, Bartzelonako udaletxeko balkoian
ERCko zinegotzi batek Kataluniako bandera independentista jarri du balkoian, eta, jarraian, PPko ordezkari batek Espainiakoa atera du. Independentziaren aldeko oihuak entzun dira plazan.
agentziak | erredakzioa
Tentsio uneak izan dira Bartzelonako udaletxeko balkoian, ERCko eta PPko zinegotzien artean. Errepublikanoek estelada bat atera dute, eta Alberto Fernandez PPko ordezkariak, Espainiako bandera bat, ondoren.
Plazan bildutako jendea independentziaren aldeko leloak oihukatzen hasi da orduan, eta, azkenean, bi ikurrak kendu dituzte.
Hiriburuko patroiaren eguna dela eta, ekitaldia izan da Sant Jaume plazan. Udaletxeko balkoian tentsio unea izan denean, Artur Mas Generalitateko presidentea eta Ada Colau Bartzelonako alkatea ere bertan ziren.