Politika -

Sakabanaketa

Auzitegi Nazionalak 11 preso hurbiltzeko eskaerak aztertuko ditu gaur

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak eskaera indibidualak aurkezteko erabakia hartu zuen, baina etxetik gertu dauden espetxeetara eramateko eskakizuna eginez denetan.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak ETAko 11 preso hurbiltzeko eskaerak izango ditu gaur mahai gainean, Radio Euskadik jakitera eman duenez.

Euskal Preso Politikoen Kolektikoak (EPPK) eskaera indibidualak aurkezteko erabakia hartu zuen, baina etxetik gertu dauden espetxeetara eramateko eskakizuna eginez denetan.

Eztabaidatu ondoren, espetxe zaintzako epaitegiek atzera bota dituzten dozenaka eskakizunen aurrean irizpide komuna finkatzea espero da; izan ere, helegite guztiak Auzitegi Nazionalera helduko dira.

Auzitegiak hamaika kasu aztertuko ditu gaur, besteak beste, Garikoitz Arruarte gaixo dagoen presoarena eta Karlos Trenor 70 urteko presoarena, naiz.eus Gara egunkariaren webguneak jakitera eman duenez. Gainerako helegiteak Iñaki Cañas, Unai Fano, Xabier Balerdi, Xabier Aranburu, Mikel Askasibar, Josu Arkauz, Jose Jabier Zabaleta, Luis Angel Galartza eta Asier Uribarri presoek aurkeztu zituzten.

?Hurbiltzeko eskaeren aurrean erantzun posible bakarra ebazpen positibo bat? izan beharko litzatekeela esan du Etxerat presoen senitartekoen elkarteak. Sortuk, bere aldetik, beste behin ere ?zaplaztekoa? hartu behar dutela aurreratu du aste honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Gaurko azken orduko albistea