Politika -

Kataluniako hauteskundeak

Euskadin ere arazoa duela ohartarazi dio Urkulluk Rajoyren gobernuari

Lehendakariaren esanetan, Espainiako gobernuak 'atzerapausoak' eman ditu, 'Estatua zentralizatu nahi du', eta 'ez du adostutakoa betetzen'.

Iñigo Urkullu lehendakaria Alderdi Egunean. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria Alderdi Egunean. Argazkia: EiTB
EAJk Alderdi Eguna ospatu du Kataluniari begira

1:50

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniaz gain, Euskadin ere arazo bat duela ohartarazi dio Iñigo Urkullu lehendakariak Espainiako gobernuari; haren esanetan, Espainiako gobernuak 'atzerapausoak' eman dituelako, Estatua 'zentralizatu' nahi duelako, eta adostutakoa betetzen ez duelako.

EAJ Alderdi Eguna ospatzen ari da Forondako zelaietan eta jeltzaleek gogoan izan dituzte Kataluniako hauteskundeak; izan ere, eszenatokian 'senyera' bat jarri dute eta beren hitzaldietan ere kataluniarrak hizpide izan dituzte. Ildo horretan, katalanei "zortea" opatzeaz gain, "demokrazia errespetatzeko eskaria" egin du Urkulluk.

"Espainiak gaurko hauteskunde-eguna arazo gisa aurkeztu du, baina ez dira konturatzen arazoa eurena dela. Arazo bat dute Katalunian, baina baita Euskadin ere. Espainia atzera pausoak ematen ari da, eta ez du hitzartutako betzen. Horixe da arazoa", adierazi du lehendakariak.

Urkulluk Euskadiren "nazio-eraikuntza" Europa barruan egitea defendatu du, eta hori lortzeko hitzartutako legezko galdeketa baten aukeraren alde agertu da, Euskadiren eta Estatuaren arteko elkarrekiko aintzaspenean eta aldibikotasunean oinarritutakoa, zeren, azaldu duenez, borondate demokratikotik eta atxikipen asketik egindako batasunean sinisten du.

Aitortu duenez, ez da zeregin erraza izango, baina bere ustetan ez da inoiz egon Euskadiko autogobernua Europan txertatzeko honelako aukerarik. Horretarako, estatus politiko berri bat beharrezkoa dela esan du, "euskal herritarron erabaki demokratikoak errespetatuko dituena".

"Ez ditugu ahaztuko herri bezala ditugun asmoak", nabarmendu du lehendakariak, eta hauxe gaineratu du: "Konfiantza dut Euskadiren etorkizunean, Euskadin disenaitzen, erabakitzen eta eraikitzen bada. Horrela baino ez dago ziurtatuta Euskadiren etorkizuna".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken albisteak Urkullu Espainiako Gobernua argazkiak