Politika -
Abenduaren 20ko hauteskundeak
Rajoyk krisia itzultzea eragingo luketen koalizioez ohartarazi du
Valentzian egindako PPren ekitaldi batean, hautesleek bi aukera dituztela azpimarratu du "suspertu edo krisira itzuli".
Agentziak | Erredakzioa
Abenduaren 20an egingo diren hauteskunde orokorrei begira,Gobernuko presidente Mariano Rajoyk ohartarazi du krisira itzultzeko arriskua dagoela, bere esanetan, hauteskunde horietan politikari amateurrek parte hartuko baitute, ustezko koalizioak egon baitaitezke eta PSOEko burua "erradikalizatu" egin baita.
Valentzian egindako PPren ekitaldi batean bota ditu Rajoyk ohartarazpen horiek. Ekitaldi hori da alderdiko buru gisa zuzentzen duen lehendabizikoa, aurreko ostegunean hauteskunde orokorrak abenduaren 20an izango direla jakitera eman zuenetik.
Erronka horren aurrean, hautesleek bi batean hautesleek bi aukera dituztela azpimarratu du "suspertu edo krisira itzuli".
Presidenteak hauteskundeen aurrean politikari amateurrak daudela abisatu du, "zinegotzia ere izan ez den esperientziarik gabeko jendea", eta, bere esanetan, Espainiak aurre egin behar duen etaparen aurrean "ausardiaz borrokatu" behar da.
PP agintetik kentzeko ustezko koalizioak izateko arriskua dagoela ere ikusten du, udaletako eta erkidegoetako maiatzeko hauteskundeen ostean gertatu den bezala.
Pedro Sánchez PSOE alderdiko idazkari nagusia jo du akordio horien erantzuletzat. Rajoyren aburuz, erradikalizatu egin den liderra da, bere larritasunen preso dagoena, eta CUP bezalako muturreko alderdiekin itunak egin dituena, Kataluniako udalerrietan PPren zuzendutako gobernuak osatzea ekiditeko asmoz.