Politika -

Presoak

Jon Enparantzaren 'muturreko isolamendua' salatu dute epaitegian

500 pertsonak sinatutako salaketa bat sartu dute Segoviako presondegiko zuzendariaren kontra, "ustezko prebarikazio delituagatik, beharrezkoak ez diren pribazio neurriak" ezarri dituelakoan.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maider Alustizak, Jon Enparantza abokatu presoaren emazteak, senarra pairatzen ari den "muturreko isolamendua" salatu du Donostiako epaitegietan.

Gipuzkoako hiriburuan eman duen prentsaurreko batean azaldu duenez, 500 pertsonak sinatutako salaketa bat sartu dute Segoviako presondegiko zuzendariaren kontra, "ustezko prebarikazio delituagatik, beharrezkoak ez diren pribazio neurriak" ezarri dituelakoan.

Gainera, Donostiako Udaleko taldeekin bildu omen dira, "Jonen egoeraren berri eman eta mozioa aurkezteko". "Bilerak egin ditugu EAJrekin, PSE-EErekin, EH Bildurekin eta Irabazirekin, eta balorazioa positiboa da", azaldu du. Era berean, PPrekin "baieztatuta" omen dute hitzordua.

Azkenik, urriaren 24an Donostiatik Segoviako espetxera, Enparantza dagoen lekura, martxa bat egingo omen dute, eta Ocañatik ere igaroko dira, bertan baitago Carlos Herrador preso donostiarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak argazkiak