Politika -

Nafarroa

Foru Gobernuak atzera bota du Imanol Haranbururen izendatzea

Hezkuntza departamentuak azaldu duenez, Haranburu ETAko preso ohia delako hartu dute erabaki hori.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza departamentuak atzera bota du Imanol Haranburu Karraren izendatzea, Hizkuntza Eskoletako zuzendari bezala, ETAko preso ohia delako.

Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilariak ohar batean azaldu duenez, kargu hori eman ziotenean ez zekiten Haranburuk ETAko kide izateagatik kartzelan egondakoa dela.

"Argi daukagu gizartearekin zituen zorrak kitatuta dituela eta, beraz, pertsona orori dagozkion eskubide zibilen jabe dela, baina aurretik esandakoaren ondorioz ez diogu kargu hori izateko konfiantza eman", azpimarratu du.

UPNk salatu zuen Haranbururen izendapena eta horren ondotik etorri da kargugabetzea.

Haranburu 1988an atxilotu zuten eta 21 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, ETAko kide izatea egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa ETA Albisteak