Politika -

Kalifikazioa, behera

Rajoy, Kataluniako 'rating'-az: 'Hausturak ezegonkortasuna sortzen du'

Standard & Poor's agentziak beherantz berrikusi du Kataluniakoa kalifikazioa.

Rajoy: 'Ziurtasun politikoak errentagarritasuna dakar'

1:34

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Standard & Poor's kalifikazio agentziak Kataluniako ratinga beherantz berrikusi ostean, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak esan du ''arazorik ez dagoen tokian arazoak sortzeak eta haustura eragiteak ezegonkortasun mezu'' igortzen duela, eta horrek ondorio txarrak dituela.

Toledoko Mora udalerrian egin ditu adierazpenak presidenteak, gazteekin egindako ekitaldi batean. Bertan azpimarratu duenez, agentziek duela gutxi esan du te gorantz doala Espainiaren kalifikazioa, eta horrekin ''irakaspen'' bat lortzen da: ''Ziurtasun politikoa, egonkortasuna, zuhurtzia eta sen ona beti dira errentagarriak''.

Rajok azpimarratu du Espainia dela Europan gehien hasten ari den lurraldea, eta ''enplegu gehien sortzen duena''. ''Ez ditugu pentsioak izoztu. Toki askotan murriztu dugu, baina orain gauzak aldatzen ari dira; zergak jaitsi arren gehiago biltzen dugu, eta esan dezakegu 20 milioi pertsona egongo direla etorkizunean lanean'', gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainako Gobernuaren presidente ohia