Politika -

Nafarroako Parlamentua

Alderdiek ezin izan dute itunaren aldeko adierazpenik onartu aho batez

Hala eta guztiz ere, Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi guztiek berretsi dute itun ekonomikoaren aldeko iritzia.

Nafarroako Parlamentua. Argazkia: EiTB
Nafarroako Parlamentua.
Nafarroako Parlamentua. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi guztiak itun ekonomikoaren alde agertu dira gaur, baina ezin izan dute adierazpen instituzionala aho batez onartu.

Bozeramaileen Mahaian eta Bozeramaileen Batzordean eztabaidatu dituzte Gobernuko lau alderdiek eta UPNk aurkeztutako bi ekimen. Biak onartu dituzte, baina ez dute lortu puntu guztietan guztiak ados egotea.

Oposizioak kritikatu egin du Uxue Barkos Nafarroako presidentearekin iritzi bateratua lortzeko asmoz biltzen ziren bitartean Gobernuko lau alderdiek adierazpen instituzionala erregistratu izana.

Horren harira, Geroa Baik esan du alderdi horiek autonomoak direla Gobernuaren jardunaren aurrean, eta presidenteak "gutxieneko akordioak" bilatzen jarraitzen duela.

Lau alderdiek aurkeztutako adierazpenak PSNren babesa jaso du puntu guztietan, batean izan ezik. UPNk hiru puntu babestu eta beste hainbeste errefusatu ditu. PPk, berriz, proposamena osorik errefusatu du. PPk, PSNk eta Geroa Baik babestu egin dute UPNren testua, puntu guztietan, eta Ezkerra, EH Bildu eta Ahal Dugu abstenitu egin dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea