Politika -
Manifestua
PPk ez du RTVEren kontrol gubernamentala saihesteko manifestua sinatu
RTVEko Albistegietako Kontseiluek kudeaketa "plurala, independientea eta gobernuaren kontroletik at" eskatu dute.
Agentziak | Erredakzioa
Alderdi guztiek, PP eta Unió Democratica salbu, RTVEko Albistegietako Kontseiluek aurkeztu duten manifestuarekin bat egin dute eta idatziz konpromiso hau hartu dute: korporazioaren kudeaketa "plurala, independientea eta gobernuaren kontroletik at" dagoena sustatzea.
PSOEk, Convergenciak, IUk, EAJk, UPyDk, eta Talde Mixtoak, gehi Ciudadanosek eta Podemosek, eskaerarekin bat egin dute. Aurreko eredura bueltatzea eskatzen dute, zein ganberaren bi heren eskatzen ziren RTVEren presidentea aukeratzeko. Horrela, kontseiluek agiri batean jakinarazi dutenez, alderdi batek bere kabuz "RTVE kontrolatzeko" botere nahikoa izatea. "Exekutiboaren zerbitzura propoganda egiten duen instrumentua" da, agiriaren arabera.
Korporazioak betetzen duen "oinarrizko zerbitzu publikoa" Espainiako Konstituzioaren 20. artikuluan eta 17/2006 legean daudela argitu dute. 2012an, ordea, gaur egungo Espainiako gobernuak hori aldatu zuen bigarren bozkaketan RTVEren presidentea "adostasunik gabe" aukeratzeko. TVE, RNE eta rtve.es-eko albistegietako kontseiluek adierazi dute "garai bateko zentsura eta manipulazioa" bueltan dela.
"Akordioa abiapuntua baino ez da, kriterio profesional eta teknikoak berreskuratzeko, guztion zerbitzura dagoen irrati eta telebista publikorako", amaitu dute.