Politika -

Irailaren 22ko operazioa

Pantxo Flores, Baigorrin atxilotuetako bat, aske utzi dute

ETAko buruzagitzat jo dituzten Iratxe Sorzabalekin eta David Plarekin batera atxilotu zuten. Flores Sorzabal eta Pla atxilotu zituzten etxearen jabea da.

Pantxo Floresen etxea Baigorrin. Artxiboko irudia: EiTB
Pantxo Floresen etxea Baigorrin. Artxiboko irudia: EiTB
Pantxo Floresen etxea Baigorrin. Artxiboko irudia: EiTB

E. L. | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baigorriko (Nafarroa Beherea) polizia-operazioan atxilotu zituzten lau pertsonetatik bat aske utzi dute. Pantxo Flores da libre utzi dutena, Etxerat euskal presoen senitartekoen elkarteak eta Euskadi Irratiak jakinarazi dutenez.

ETAko buruzagitzat jo dituzten Iratxe Sorzabalekin eta David Plarekin batera atxilotu zuten Pantxo Flores irailaren 22an. Haren etxean atxilotu zituzten Sorzabal eta Pla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea berriak Frantzia argazkiak ETA Albisteak