Itxi

Politika

Krisia Euskadiko PP-N

Alonso: ‘Euskadiko PP inoiz baino indartsuago dago’

agentziak | erredakzioa

EAEko PPren zuzendaritza batzordeak aho batez onartu du Alfonso Alonso izatea alderdiko presidente berria, Arantza Quirogaren dimisioaren ostean.

Alfonso Alonso EAEko Alderdi Popularreko presidente berriak esan du bere konpromisoa ?epe luzerako? dela eta bere alderdiak ?espainiar sentitzen diren euskal herritar guztien erreferentzia? izan nahi duela, ?moderazioan eta zentralizazioan oinarrituta?.

EAEko PPren zuzendaritza batzordeak aho batez onartu du Arantza Quirogak utzitako kargua Alfonso Alonsok hartzea. Bilbon arratsalde honetan egin duten bileran Maria Dolores de Cospedal Alderdi Popularreko idazkari nagusia izan da.

Cospedalen esanetan, ?Euskadiko eta Espainiako Alderdi Popularrean mundu guztiak pentsatzen du Alfonso Alonso dela aukerarik eta presidenterik onena?. Arantza Quirogaren dimisioak sortutako krisia ?berehala eta gauzak ondo eginda? konpondu izana goraipatu du.

Presidente kargua ofizialki hartu ostean, Alonsok agerraldia egin du eta Arantza Quirogak egindako lana aintzat hartu behar dela esan du, ?Euskadiko PP zuzentzea osoa zaila delako?.

EAEko PP ?inoiz baino indartsuago dago? dela azpimarratu du Alonsok, eta bere konpromisoa ?epe luzerako? dela adierazi du, baina ez du argitu datozen hauteskunde autonomikoetan lehendakarigaia izango den edo ez.

Alonsok esan du Mariano Rajoyk papel ?oso garrantzitsua? jokatu duela bera EAEko PPren presidente izateko; ?Espainiako Gobernuko ministroa naizen heinean, bere oniritzia beharrezkoa zen nire izendapena gauzatu ahal izateko?, azaldu du.

Osasun ministroaren eta EAEko PPren presidentearen karguak nola uztartuko dituen galdetuta, ?esfortzu gehiago? egin beharko duela esanez erantzun du.

Bestalde, lehentasuna abenduaren 20ko hauteskunde orokorrak Alderdi Popularrak irabaztea dela nabarmendu du.

?Espainiar sentitzen diren euskal herritarren erreferentzia gara, baina euskal herritar horiek euren berezitasuna aldarrikatzen dute?, adierazi du.

?Zentralizazioan oinarritutako moderazioaren erreferentzia izaten eta gure alderdiaren nortasuna mantentzen jarraitu behar dugu?, erantsi du.

Era berean, ?enplegua sortzea? eta bakea eta bizikidetza ?egonkortzea? ezinbesteko eginkizunak izango direla iragarri du.

Eskua luzatuta lan egingo duela adierazi du eta hori esanda EAJz ari zen galdetu diotenean, orokorrean hitzegiten ari dela zehaztu du. Hala ere, jeltzaleekin komunikazioa izatea espero duela erantsi du.

Alderdiarengandik jaso duen babesa eskertu eta konfiantza hori lan eginez bueltatuko duela esan du.


  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena