Politika -

Bidaia ofiziala

Kerry Rajoy, Margallo eta Erregearekin elkartuko da Espainian

AEBko diplomaziaren burua maiatzan Espainiara bidaiatzekoa zen, baina bizikleta istripu bat tarteko, bidaia atzeratu egin zuen.

John Kerry AEBko Estatu idazkaria. Artxiboko irudia: EFE
John Kerry AEBko Estatu idazkaria. Artxiboko irudia: EFE
John Kerry AEBko Estatu idazkaria. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

John Kerry AEBko Estatu idazkariak Espainiara bidaiatuko du datozen orduetan eta bertan izango da gaur biharretan. Aipaturiko bidaia ofiziala baliatuko du AEBko diplomazia buruak Mariano Rajoy Espainiako gobernuko presidentearekin, Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Atzerri eta Lankidetza ministroarekin eta Felipe VI.a Espainiako erregearekin bilerak egiteko.

John Kirby AEBko Estatu idazkaritzako bozeramaileak baieztatu duenez, Kerryk "alde biko eta mundu mailako" hainbat gai jorratuko ditu agintari espainiarrekin izango dituen bilera horietan.

Bi herrialdeen arteko harremanak eta Ekialde Hurbileko egoeraz gain -Siria erdigune hartuta-, 1966an Palomaresen (Almeria) erori ziren bonba atomikoak izango ditu hizpide Kerryk Margallo Espainiako Atzerri ministroarekin. Ildo horretan, litekeena da AEBk bonba atomiko horien hondakin erradiaktiboak bere gain hartzeko ituna sinatzea bi herrialdeen artean.

AEBko diplomaziaren burua maiatzan Espainiara bidaiatzekoa zen, baina Alpeetan izandako bizikleta istripu bat tarteko, bidaia atzeratu egin zuen. Femurra hautsi zuen eta AEBra bidaiatu behar izan zuen.

Kerry igande arratsaldean joango da Madrilera eta gaur bertan Margallo ministroarekin elkartuko da. Bihar, astelehena, prentsaurrekoa eskainiko dute Margallok eta Kerryk; segidan, Kerry Moncloa jauregira joango da Rajoyrekin elkartzeko eta, azkenik, Felipe VI.a Espainiako erregeak harrera egingo dio Zarzuelan.

Madrilera abiatu aurretik, ordea, bi geldiune egingo ditu Milanen eta Parisen. Italiako hirian Elikaduraren Nazioarteko Egunaren hara egingo den ekitaldian parte hartuko du eta Paolo Gentiloni Italiako Atzerri ministroarekin bilera egingo du. Bestalde, UNESCOren organo exekutiborako AEBren hautagaitza defendatuko du Parisen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainako Gobernuaren presidente ohia Ameriketako Estatu Batuak albisteak Espainiako Felipe VI.a argazkiak Gaurko azken ordukoa