Politika -

Auzitegi Nazionala

Gaur hasiko da Askapenaren kontrako epaiketa

Fiskaltzak seina urteko kartzela zigorra eskatuko du bost gazterentzat eta Askapena, Askapeña, Herriak Aske eta Elkar Truke elkarteen ilegalizazioa ere aldarrikatuko du.

Askapenaren kontrako epaiketa salatzeko herri epaiketa egin zuteneko irudia. EFE
Askapenaren kontrako epaiketa salatzeko herri epaiketa egin zuteneko irudia. EFE
Askapenaren kontrako epaiketa salatzeko herri epaiketa egin zuteneko irudia. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, astelehena, hasiko da Askapena erakunde internazionalistaren kontrako epaiketa Auzitegi Nazionalean eta, aurreikuspenak betetzen badira, azaroaren 2ra arte luzatuko da.

Auzitegi Nazionalak bost lagun -Walter Wendelin, Gabi Basañez, David Soto, Aritz Ganboa y Unai Vazquez- eta lau elkarte -Askapena, Askapeña, Herriak Aske eta Elkar Truke- epaituko ditu ETArekin harremana dutelakoan. Pedro Martinez Torrijos fiskalak seina urteko kartzela zigorra, 14 urteko inhabilitazioa eta 7.200 euroko isuna eskatuko du bost auzipetuentzat.

Halaber, Askapena, Askapeña, Herriak Aske eta Elkar Truke elkarte horien ilegalizazioa eskatuko du Fiskaltzak. Are gehiago, horien ondasunak eta kontu korronteetako dirua konfiskatzeko eskera egingo du, Ministerio Publikoaren esanetan, "Askapenarekiko lotura maila handia eta finantza-menpekotasuna" dutelako.

Behin-behineko ondorioei buruzko Fiskaltzaren idatziaren arabera, auzipetuek "zuzendaritza eta plangintza" funtzioak betetzen zituzten erakundearen baitan. Ministerio Publikoak Walter Wendelin jotzen du Askapeneko buru gisa eta, haren iritziz, Askapenak ETA-EKIN eta Batasunaren ildoei men egiten zien eta "prozesu iraultzaileetan" inplikatuta zeuden nazionarteko eragileen babesa lortzea ei zen erakundearen helburua.

Nafarroako Parlamentuak, UPNren, PSNren eta PPren kontrako botoekin, bost internazionalistei elkartasuna adierazteko adierazpen instituzionala onartu du. Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak proposatu eta onartu duten ekimenak elkartasuna adierazten die giza eskubideekiko errespetuaz jarduten duten internazionalista guztiei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Epaiketak Gaurko azken ordukoa