Politika -

LAU URTE E.T.A. GABE

'Bizikidetzarako akordioen espiritua berreskuratzea' nahi du Urkulluk

Lehendakariaren esanetan, ETAk "bide luzea egin behar du oraindik".

Iñigo Urkulluk Lehendakaritzan egindako ekitaldia. EFE
Iñigo Urkulluk Lehendakaritzan egindako ekitaldia. EFE
Iñigo Urkulluk Lehendakaritzan egindako ekitaldia. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkulluren esanetan, ETAk "bide luzea egin behar du oraindik", "guztiz armagabetu, eragindako min bidegabea aitortu eta desegin arte". Halaber, autogobernuaren, bakearen eta bizikidetzaren esparruetan, "bizikidetzarako akordio politikoen espiritua" berreskuratzearen alde egin du.

Agintariak harrera egin die Lehendakaritzan 17 autonomia erkidegoetako Justizia Auzitegi Nagusietako presidenteei eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) hainbat kideri. Josu Erkoreka Justizia sailburua ere izan da bertan.

Bere hitzaldian, lehendakariak berretsi egin du "akordioen espiritua" berreskuratu nahi duela, bai bakegintzan, bai bizikidetzaren alorrean.

Urkulluk garrantzitsutzat jo ditu Foru Lurraldeen eskubide historikoak, autogobernuaren "oinarria" baitira. Gainera, Gernikako Estatutuaren "akordioaren espirituaren gakoak" direla gaineratu du.

ETAren indarkeriaren amaierak lau urte egin dituela eta, talde armatuak "bide luzea" duela ibiltzeko nabarmendu du lehendakariak, eta "armagabetzea, eragindako min bidegabea aitortzea eta desegitea" aipatu ditu egin beharreko urrats gisa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak Urkullu Euskadi Ta Askatasuna albisteak Eguneko albisteak