Politika -

Aurrekontuak

'Murrizketarik' ez duela onartuko esango dio Mendiak Urkulluri bileran

PSE-EEko idazkari nagusia lehendakariarekin bilduko da gaur, osteguna, “aurrekontuak betearazteko modua kontrolatzeko harreman oparoaren barruan”.

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EFE
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EFE
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diru-bilketaren aurreikuspenak beteko ez direla jakitera eman ondoren, Iñigo Urkullu lehendakariak 2015eko aurrekontua nola gauzatuko duten ?zehatz azaltzea? espero du Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak. Bere alderdiak dagoeneko esan du ?ez duela murrizketa bat bera ere onartuko?, bere ustez, ?funtsezkoak? diren aurrekontu-sailetan.

Buruzagi sozialistak Onda Cero irratian egindako adierazpenen arabera, lehendakariarekin bilduko da gaur, osteguna, ?aurrekontuak betearazteko modua kontrolatzeko harreman oparoaren barruan?.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen eta Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburuaren adierazpen ?kontraesankorren? aurrean eskatu zuen Mendiak bilera, ?alerta guztiak piztu baitira?.

Mendiak gogorarazi duenez, diru-bilketaren aurreikuspenak betetzerik ez zegoela-eta, ?murrizketak egitea? beharrezkoa zela iragarri zuen bozeramaileak, eta ?aurtengo aurrekontuan ez da murrizketarik egin behar?, esan zuen Ogasun sailburuak ?biharamunean?; izan ere, ?aurten aurrekontuan exekutatuko ez dena nahikoa izango da aurreikuspenaren eta bildutakoaren arteko aldea estaltzeko?.

?Zalantzak? ikusita, ?2015eko aurrekontuak nola kudeatuko dituen zehatz azaltzeko? eskatu dio buruzagi sozialistak Urkulluri. ?Lehendakaria entzun? egingo dio, baina PSE-EEk ?ez du murrizketarik onartuko enpleguan, gizarte gaietan, ekonomia suspertzeko neurrietan eta zerbitzu publikoetan?, erantsi du.

Lurralde Historikoen Legea eta Kontzertu Ekonomikoa

Bestalde, Eusko Jaurlaritza Lurralde Historikoen Legeari buruz ?zintzo? eztabaidatzeko prest egotea espero du Mendiak. PSE-EEko idazkari nagusiaren hitzetan, euskal sozialistak ?edozein gai? eztabaidatzeko prest gaude, baita ?identitate kontuak? ere, horren inguruan oso bestelako iritzia izan arren.

Sozialista batzuek Kontzertuari eta Kupoari egindako kritikak ere izan ditu hizpide Mendiak. PSOE barruan adierazpen horiek saihestea ?ez da ezinezkoa?, horren ustez.

PSOEko ?inork ez? du Kontzertua edo Kupoa zalantzan jartzen, Mendiaren esanetan, ?berriz aztertu behar dela eta Euskadik gehiago ordaindu behar duela uste duenik badago ere?. Hala ere, erabaki hori ez da erkidegoen eskumena, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak adostu behar duten zerbait baizik, nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu biografia Eusko Jaurlaritza berriak Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea PSE-EE Araba Gaurko azken orduko albistea