Politika -

Epaiketa

Riau-riauko istiluengatik auzipetuak ez daude ados akordioarekin

"Kartzelan ez sartzeko onartu dugu proposamena, baina ez gaude ados akordioak jasotzen duenarekin", adierazi dute istiluengatik auzipetuek.

Riau riauko istiluak. Argazkia: EiTB
Riau riauko istiluak.
2012ko Riau-Riaueko auzipetuak ez daude ados lortutako akordioarekin

1:37

agentziak | erredakzia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2012ko sanferminetako Riau-riau ekitaldian sortutako istiluengatik auzipetutakoak ez dira kartzelara joango, epaiketaren aurretik lortutako akordioari esker, baina ez daude ados itun horretako edukiarekin.

Gaur goizean jakinarazi dute adostasun ebazpena, eta auzipetuen defentsak eta fiskalak lotutako akordioaren ondorioz, auzipetuak ez dira kartzelan sartuko bi urteko epean deliturik egiten ez badute.

Mikel Aingeru Auza auzipetuari 10 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote atentatuagatik; eta bost hilekoa, desordena publikoengatik. Miguel Angel Sanchezi eta Joseba Ibañezi zortzi eta lau hileko zigorrak ezarri dizkiete delitu horiengatik, eta Artzai Santesteban absolbitu egin dute.

Gainera, Roberto Calerok 5 euro ordaindu beharko ditu egunero urtebetez bortxakeriaz jokatzeagatik, beste hilabetez bost euro ordaindu beharko du egunero lesioak eragiteagatik, eta 500 euroko kalte-ordaina eman beharko dio lesioengatik eta kalte moralagatik Ignacio Aldaberi.

Bestalde, sufragio pasiborako eskubidea kenduko diete, prozesuaren kostak ordaindu beharko dituzte, baina ez dute kartzelan sartu beharrik izango.

Auza epaiaren kontra agertu da "gertakariak antolatuta ez" zeudelako eta ez zutelako "Riau-riau ekitaldia boikotatzea helburu", akordioan agertzen denaren kontra.

"Kartzelan ez sartzeko onartu dugu akordioa, baina ez gaude ados edukiarekin", adierazi du Auzak.

Gogorarazi duenez, egun hartan "hainbat borroka izan ziren ideologia nabarristako eta ezkertiarreko pertsonen eta eskuindarren eta espainolisten artean", eta "justizia egongo balitz, isun txiki batzuetara mugatu beharko litzateke zigorra, baina ez guretzat bakarrik, baizik eta bertan egon ginen guztiontzat, bi aldeentzat".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Nafarroako albisteak